eu | es
Tel: 943 111 242 | ingurumena@hondarribia.org
Hondarribiko Udala   Kale Nagusia 20 - 20280 Hondarribia
Parte hartu
Azken argazkiak

Babestutako natur guneak

BGL ES2120018 TXINGUDI-BIDASOA / HBBE ES000243 TXINGUDI

SARRERA

Hau da Babes Bereziko Eremua (BBE) : Eusko Jaurlaritzak izendatutako lekuak, non 79/409/EEE Zuzentaruaren I. Eranskinean zerrendatutako espezien habitatak zaintzeko neurriak aplilkatzen baitira euren banaketa-eremuan bizirik iraun eta ugal daitezen ziurtatzeko, baita I: Eranskin horretan begietsi ez baina erregularki iristen diren espezie migrarien habitatak ere.

DESKRIBAPENA

Tokia, Bidasoa ibaiko bokaleko hiru irla garrantzitsuenez (Santiago Aurrera, Galera eta Iru Kanale), Plaiaundiko inguruaz, aurreko elementuetatik mugako zubiak gurutzatzen duen Bidasoako tartearengatik bereizia, eta Jaizubiako erretenaren tarte batez osatzen da. Gainera Bidasoako terrazak ere barne hartzen ditu (Alunda, Lastaola). Tokia, padurako guneez eta Bidasoa eta Jaizubia bere ibaiadarraren estuarioko ibarraz osatzen da. Horien ezaugarri naturalak modu ezberdinean mantentzen dira (lursail zati batzuk laboratutako partzela eta larreetan bihurtu dira). Oso eremu gizatiartuan kokatzen denez (herriko kanpoaldea), jasaten duen presio antropikoa oso gogorra da.


Hiru irlak estuarioaren lehen zabalgunean kokatzen dira. Ur-jaulkipenen metaketak dira. Ondoz-ondokoak dira beraien artean eta ibaia banatzen duen hiru "kanal" naturalez bereizten dira.
Egun, Plaiundiko Ekologi Parke deritzonak, beraien artean komunikaturik dauden urmaelen sistema bat eta ezaugarri ezberdinak dituzten irlak (legarrezkoak, begetazioarekin, hareazkoak,..) hartzen ditu bere baitan. Parke honek, naturararekin lotura duten funtsezko helburuak ez ezik, ingurugiro-hezkuntza xedetzat dituzten erabilera publikoak ere mantentzen ditu. Jaizubiako erretenean aukeratutako tartea, nekazal-ibar baten erdian kokatzen da. Tokiaren ezaugarri esanguratsuena inguratzen dituen lezkadien agerpena da ezbairik gabe.

GARRANTZIA

Padura eta ibai-terrazak dituen enklabeen multzoa da.Itsasadarra eta beraren ibaiadar bat du ezaugarri nagusitzat ingurune honek. Bestalde, bere hiri-inguruko kokapenak presio antropiko gogorra eragin dio tokiari. Hegaztiei dagokienez, Bidasoako estuarioak garrantzi estrategiko handia du, migrazioak irauten duen bitartean negupasa eta atseden-toki moduan erabiltzen baitute. Bidasoa ibaian izokin migratzaileen (Salmo salar) populazioak matentzen dira.

URRAKORTASUNA

Inguruneko herrien presio demografiko itzelak, azpiegitura-lotune garrantzitsu baten existentziak, inguruneko industrializazioak eta nekazari-ustiapen eta betetzeen okupazioak, eremu hau izugarri hondatu dute.

INGURUNE ABIOTIKOA

Klima mesotermikoa du, tenperaturei dagokinean nahikoa moderatua, eta prezipitazio aldetik oso euritsua, urteko batez besteko prezipitazioa 1.200 mm eta 2.000 mm artekoa baita.Tenperaturei dagokienean, azpimarratu beharra dago nahiko moderatuak direla, eta hori batez ere neguan ikusten da, tenperaturak nahiko goxoak baitira.

INGURUNE BIOTIKOA

Plaiaundin ikus ditzakegu bernagorri, abozeta, zankaluze, txirri eta borrokalariak. Baita ere lertxun eta lertxuntxoak, mokozabal, txenada, itsas enara, ubarroi, martin arrantzale eta arrano arrantzaleak. Bidasoako irlek jatorrizko zingirako landarediaren arrastakinak mantentzen dituzte.

LURZORUAREN ERREGIMENA ETA JABETZA

Bidasoako irlak (Iru Kanale ezik) ondasun demanialak dira bere osotasunean. Plaiaundiko sektorean, lursailen eroste publiko bat egin zen. Horrela, gaur egun titulartasun publikoko sektorea da bere osotasunean. Jaizubiako lursail gehienak eta ur-terrazak titulartasun pribatukoak dira.

KUDEAKETA PLANA

Txingudi Babesteko Plan Berezian (Irungo udalerria), badiarekin konektaturiko urmael-sistema bat sortuz, Plaiaundiko Ekologi Parkea taxutu zen. Gaur egun, ingurugiroa ezagutzeko zentro bat eraiki da, ingurumen-hezkuntzako lanak egiten dira eta behatokiak dituzten ibilbide seinaleztatuak daude. Hondarribiako udalerriko Plan bereziari dagokionez, lursailen desjabetzapen-espedienteei hasiera eman diete jada. Ehizan jardutea debekatzen da.

PDF - 4.1 MbBATZORDEAREN ERABAKIA 2009 Deskargatu
PDF - 1.1 MbKONTSEILUAREN ZUZENTARAUA Deskargatu

© Hondarribiko Udala 2010