Babestutako natur guneak
BGL ES210017 JAIZKIBEL
SARRERA
Habitat Zuzentarauan (92/43/CEE), Batasunaren Garrantzizko Lekuak (BGL), Kontserbazio Berezikio Eremuak (KBE) izendatzera pasa behar dutela zehazten du eta Zuzentarauak zehazten dituen habitat natural bakoitzaren ezaugarri ekologikoak oinarritzat hartuaz, beharrezko babes neurriak zehaztuko dira.
Gune honetan kostaldeko labanak daude, eta maila aldaera handiak daude; bertan belar eta mulu asko daude, hainbat flora espezie kasmofito silizikolarekin batera; mikrohabitat ugari ere badago, oso-oso espezie bitxiak dituztenak. Oso gune garrantzitsua da hegaztien migraziorako.
Jaizkibe eta Uliako itsaslabarrek, lerro batez banatuta dagoen eremu jarraitua osatzen dute. Bi zonaldeek ezaugarri abiotiko eta ekologiko, eta arazo berak dituzte.
DESKRIBAPENA
Jaizkibel mendia
Euskal Herriko kostako elementu geografiko garrantzitsua da, dimentsioengatik, garaieragatik (547 m.) eta paisaian duen eraginagatik (Donostia-Irun korridorea). Mendigunea SW-NW norabidean dago eta erabat desberdinak diren bi alde ditu. Hegoaldekoak mendi-hegal maldatsuak eta ibar ez oso sakonak ditu; iparraldekoak, berriz, malda leunagoa, nahiz eta eremu osoan ibar eta sakana ugari agertzen diren; hala, paisaia aberatsa eta giro anitza du azken alde honek. Itsasorako aldea guztiz labarra da mendebaldeko zatian, amildegi handiekin (250 metro artekoak). Ekialdeko aldea askoz ere leunagoa da, hainbat kala eta muturrekin.
Mendiaren zati handi bat soildurik dago eta sastrakadi-larreak, txilardi-otadi-iralekuak dira nagusi. Haitzak oso ugariak dira baino ez handiegiak, labarretan salbu.
GARRANTZIA
Kostaldeko labarrak ohikoak diren belar eta muluak hartzen dituzte, hainbat flora espezie kasmofito silizikolarekin batera. Leku honek
interes botaniko handia du; izan ere, hainbat espezie gordetzen dituzten hainbat mikrohabitat daude bertan.
Itsas hegaztien multzoak dira balio handiena dutenak; hala, kaio iluna (Larus fuscus) edo ekaitz-txori txikiaren (Hydrobates pelagicus) balizko habiagintza aipatu izan da. Gainera, Jaizkibel ingurua interesgarria da oso,
hegaztien migrazioari dagokionez.
Jaizkibelgo geologia oso interesgarria da, oro har, sedimentazio, estratifikazio eta geomorfologiaren ikuspegitik.
URRAKORTASUNA
Suteek maiz kaltetutako eremua da hau eta eremu ahulenen birsorkuntza oztopatu eta otadi-txillardien hedapena sustatzen duen gaitz endemikotzat jo daitezke horiek.
Espezie interesgarrienak biltzen dituzten enklabeak abereentzako aska gisa erabiltzen dira eta horrek areagotu egiten du degradazioa.
Eremuaren zati bat maniobra militarretarako ere erabili izan da eta eremu batzuen aisia-erabilera bortitzak andeatu egiten ditu hainbat sektore.
INGURUNE ABIOTIKOA
Klima mesotermikoa du, tenperaturei dagokinean nahikoa moderatua, eta prezipitazio aldetik oso euritsua, urteko batez besteko prezipitazioa 1.200 mm eta 2.000 mm artekoa baita.Tenperaturei dagokienean, azpimarratu beharra dago nahiko moderatuak direla, eta hori batez ere neguan ikusten da, tenperaturak nahiko goxoak baitira.
Beren geologia-formazioaren ezaugarri nagusiak honako hauek dira: geruzen antolaerak ("aldapak" eta "chevron" erako hegalak) markatutako itsas-labar eta egitura-erliebeak, eta karekizko hareharri hori masiboek eta geruza meheetan ezarritako lutitek osatzen dituzten materialak. Mendiaren iparraldeko isurialdeak mendebalderantz orientatuta dauden itsas labar handiak, altuenak 240 metrokoak, aurkezten ditu.
INGURUNE BIOTIKOA
Azpimarragarria da
Schreiber muskerra (Lacerta schreiberi), mendebaldeko endemismo iberiarra delako, eta suge berde-horiarena (Coluber viridiflavus) presentzia. Talaia ezin hobea da hegazti itsastarren migrazioa ikusteko.
Flora eta landaria dagokionez, galzorian dagoen espezie
Armeria euskadiensisen habitata osatzen dute. Baita ere, klima beroagoetako berezko iratze oso arraroak, Sphagnum generoko goroldiak, Drosera intermedia, D.rotundifolia eta Pinguicula lusitanica bezalako landare intsektujaleak, edo Spiranthes aestivalis bezalako orkideak daude. Ametz arruntaren (Quercus pyrenaica) kimuak bizirik mantentzen dira; era berean, haritz kandudun (Q. robur) eta gaztainondoen (Castanea sativa) zuhaiztiak daude.
ERABILERAK ETA KONTSERBAZIO EGOERA
Eremuaren %75 inguru jabetza publikokoa da.Erabilera nagusia
dentsitate baxuko artzaintza intentsiboa da. Bigarren maila batean
baso erabilera dago. Basoko pista eta bideak ugariak dira. Aldika algak (Gelidium) ere ustiatzen dira. Jaizkibelgo errekek Lezo, Pasaia eta Hondarribia ur edangarriz hornitzen laguntzen dute; hala, ur-hartze eta ponpaketarako instalazioak ere ikus daitezke. Mendebaldeko zati bat tiro-zelai gisa erabili zen ariketa militarretan. Aisia-erabilera oso garrantzitsua da hainbat gunetan.
PDF - 4.1 MbBATZORDEAREN ERABAKIA Deskargatu
PDF - 1.1 MbKONTSEILUAREN ZUZENTARAUA Deskargatu