eu | es
Tel: 943 111 242 | ingurumena@hondarribia.org
Hondarribiko Udala   Kale Nagusia 20 - 20280 Hondarribia
Parte hartu
Azken argazkiak

Klima Aldaketa

Klima aldaketaren aurkako ekintzak

EUROPAKO BATASUNA

Europako Batasuna da aktiboena klima-aldaketaren aurkako politikak garatzen, eta Klima Aldaketaren Aurkako Europako Bigarren Programaren (KAAEP) bi edizio egin dira dagoeneko. Abian jarritako neurrien artean, emisio-eskubideen Europako komertzio-erregimena da nabarmentzekoa. Aurreikuspenek diotenez, EU-15erako Kiotoko helburua (emisio garbiak % 8 murriztearena, alegia) 2010erako lortuko da, 2008-2012 tarterako batezbesteko gisa. 2007ko martxoan, Europako Batzordeak adostu zuen BEGen emisioak 1990ko kantitateen % 20 murriztu behar zela 2020rako.

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOA

Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen Estrategiak (2002-2020) “klima-aldaketaren eragina murriztea” jarri zuen bere bost helburuen artean, 2002. urtean. Berotegi-efektuko gasen emisioak gutxitzeko eta “karbono-hustubideek CO2-a xurgatzea sustatzeko” zenbait helburu orokor proposatzen ditu Estrategiak. Lehenbiziko Ingurumen Esparru Programak (2002-2006) klima-aldaketari buruzko zenbait konpromiso zehaztu zituen 5. helburuan. 2007-2010 eperako Ingurumen Esparru Programa berrian, azpimarratzekoak dira 5. helburuko berariazkoak (“Klima-aldaketaren eragina murriztea”).

Azken helburu horrek BEGen emisioak murrizteko eta klima-aldaketarako egokitzapena kudeatzeko bi helburu estrategiko proposatzen ditu, hiru konpromiso hauekin:

· BEGen emisioak murriztea, oinarri-urteko emisioen % 14 gaindi ez dezaten.
· Murriztea Euskal Autonomia Erkidegoren kalteberatasuna klima-aldaketarekiko.
· Saihestea artifizializazioa 100 urteko itzuleraaldiko uholde-arriskuko lekuetan.

Euskadiko Energia Estrategiak (2010) petrolioarekiko hain mendekoa ez den energiaren ekoizpen-, hornikuntza- eta kontsumo-eredu baterantz egiteko bidea erakusten du.

Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriek klima aldaketaren aurkako zenbait ekimen bultzatu dituzte (Tokiko Tokiko Agenda 21eko ekintza-planetan jasota daude).

2006 urtean Klima Aldaketaren Euskal Bulegoa (KAEB) sortu zen eta bere helburua, berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko eta Kiotoko Protokoloak ezarritako helburuak betearazteko Euskal Autonomia Erkidegoko politika publikoak koordinatzea eta, bestetik, klima-aldaketaren ondorioak gutxitzea da.

2OO8-2O12 EPEALDIRAKO KLIMA ALDAKETAREN AURKAKO EUSKAL PLANA

Planaren Helburu Estrategikoak:

· BEG igorpenak 1990. urtearekiko (oinarri urtea) % l4ra mugatzea. Helburua anbiziotsua da: finkatutako helburua betetzeko, isuriak % 8 inguru jaistea.
· Karbono hustutegien husteko gaitasuna % 1 handitzea, oinarri urtearen ondoan.
· Baliabide naturalen gaineko arriskuak minimizatzea.
· Pertsonen osasunerako, hirietako habitataren kalitaterako eta sistema sozioekonomikoetarako egon litezkeen arriskuak minimizatzea.

Planak 4 programa zehazten ditu, 4 helburu estrategikoak erdiesteko. Programa horiek, 120 ekintza biltzen dituzte guztira:

1. programa: Karbono gutxiago
Aplikazio eremuak hauek dira: energia sektorea, industria, garraioa, bizilekuak eta zerbitzuak, nekazaritza eta basoa, eta hiri hondakinen kudeaketa. Interbentzio bideak:

· Energia aurreztea eta eraginkortasunez erabiltzea.
· Energia berriztagarniak sustatzea.
· Igorpen ez-energetikoak gutxitzea.
· Karbono hustutegiak kudeatzea.

2. programa: Egokitzea
Klima aldaketari aurrea hartzeko, ekosistema naturalak zaintzeko, giza osasuna babesteko eta azpiegitura zein sistema sozioekonomikoak egokitzeko. Kasu honetan, jarduteko bideak hauek dira:

· Sistematikoki behatzea eta ikastea.
· Irizpideak zehaztea eta egokitzapena planifikatzea.
· Bitartekoak eta azpiegiturak eskura izatea.

3. programa: Ezagutzea
Programa honen helburua ezagutza zientifikoa, teknikoa eta soziala garatzea da, natura behatzeko, arazoak ezagutzeko eta konponbideak emateko helburuarekin. Hauek dina bere bide nagusiak:

· Oinarrizko ikerkuntza eta lankidetza.
· Ikerketa aplikatua.
· Programa hau sostengatzeko behar diren trebeskako elementuak.

4. programa: Herritarrak eta Administrazioa
Jarduteko bideak hauek dira:

· Jarduera orokorrak eta erosketa berdea.
· Aurrezpena eta eraginkortasuna lantokian, etxean eta mugikortasunean.
· Informatzea eta sentsibilizatzea.
· Hezkuntza eta trebakuntza.


PDF - 3 Mb2008-2012 epealdirako Klima Aldaketaren Aurkako Euskal Plana Deskargatu

© Hondarribiko Udala 2010