eu | es
Tel: 943 111 242 | ingurumena@hondarribia.org
Hondarribiko Udala   Kale Nagusia 20 - 20280 Hondarribia
Parte hartu
Azken argazkiak

Klima Aldaketa

Zer da Klima aldaketa?

Eguzkitiko erradiazio infragorria da gure planetak jasotzen duen energiaren iturri nagusia. Lurraren gainazalera heltzen denean, atmosferako eta ozeanoetako zirkulazioetan banatzen da eta, gero, espaziora itzultzen da berriz ere. Jasotako eta itzulitako erradiazioen arteko orekari esker, gure planetan bizitza izateko kondizio egokiei eustea lortzen da. Berotegi-efektua eragiten duten gaseen (BEG) kontzentrazioaren igoerak mugatzen du energia horrek espaziora duen irradiazioa, eta, horren ondorioz, behe atmosfera eta lurraren gainazala gehiago berotzen da.


BEGen KONZENTRAZIOAK

BEGen kontzentrazioak ohi baino gehiago hazten ari dira, kontzentrazio historikoekin alderatuta. Halaber, tenperatura igotzen ari da Lurraren azaleaan eta itsasoetan, gutxitzen ari da glaziarren eta elur iraunkorreko eremuen azalera, eta gero eta handiagoa da prezipitazioen aldakortasuna (lehorte luzeagoak, euri-jasa bortitzagoak).

Zoritxarrez, luzaro iraun ohi dute atmosferan BEG gehienek. Hori dela eta, haien eraginak ere luzaro irauten du. Hortaz, atmosferako CO2-aren kontzentrazioa egonkortzeko, 1990 urtean zen mailatik behera jarri beharko genituzke emisio globalak epe laburrean, eta kopuru hori jaisten jarraitu.


KLIMA ALDAKETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN

Ikerketen arabera, prezipitazioak % 15-20 bitartean murriztuko dira urtean; neguan areagotu egingo dira eta udan murriztu. Mende amaierako tenperatura maximoak 1.5 eta 3.5 ºC bitartean haz daitezke, eta minimoak, berriz, 1 eta 3 ºC bitartean. Tenperaturaren hazkuntza horren ondorioz, ebapotranspirazioa areagotu eta suteak izateko arrisku handiagoa gerta liteke.

Itsasoaren maila eta olatuen indarra areagotuko dela aurreikusi da, eta horrek kostako lerroa 11 - 13 m atzeratzea eragin dezake hondartzen eremuan eta estuarioetan uholde-arriskua izatea. Giza osasunari dagokionez, bero-boladek eta bero-uharteek eragindako gaixotze eta heriotza handitzea espero da, baita arnas arazo larriak areagotzea ere; elergiak batez ere.

Aurreikusten da animalien eta landareen komunitateetan aldaketak gertatuko direla; besteak beste: kontinenteetako eta itsasoko espezieen banaketa aldatu egingo da, baita espezie inbaditzaileetan eta bizkarroietan ere, eta populazioen zaurgarritasuna edo aldakortasuna handitu egingo da.

Lehen sektorean, baso ustiapeneko aro produktiboari egingo dio kalte, seguruenik. Nekazaritzari dagokionez, baliteke uztaren iraupena murriztea eta ereintza eta uzta garaiak aldatzea.

Halaber, energia eskaeran eta hornikuntza iturrietan aldaketak gertatuko direla aurreikusten da. Turismo sektoreari dagokionez, eskaeran aldaketa egongo da eta urtaroetan banatutako turismoa areagotu egingo da.

Edonola ere, seguruenik, klima aldaketak eragin ditzakeen kostu ekonomikoak handiak izango dira.

KIOTOKO PROTOKOLOA

Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Hitzarmena (1992) da klima aldaketaren arazoari eman zaion nazioarteko lehen erantzuna. Hor sortu zen Kiotoko Protokoloa. 2012ra arteko plan horren bidez emisioen hazkuntza mugatu nahi da, hori modu eraginkorrean betetzen laguntzen duten mekanismoen bidez.

Garapen iraunkorraren printzipioak onartzen ditu Hitzarmenak, eta haietatik, hauek azpimarratzen ditu:

· Zuhurtasun-printzipioa, erabateko ziurtasunik eza ez da erabili behar klima-aldaketa baretzeko neurriak atzeratzeko, arrisku larririk izanez gero.
· Aldeen erantzukizun komun baina bereizien printzipioak betebehar jakin batzuk zehazten ditu herrialde industrializatuentzat eta ELGEko gainerako herrialdeentzat, berriz, betebehar jakinak, dagokion kuotaren arabera.

1997ko Hitzarmenean egindako lanen emaitza izan zen Kiotoko Protokoloa onartzea. Protokoloa
2005ean jarri zen indarrean eta 189 herrialdek sinatu zuten. Honela, Klima-aldaketari aurre egiteko, komunitate internazionalak, ekonomia garatuetako herrialdeek, BEGen emisioak, 2008-2012 epean, 1990eko mailarekin alderatuta, % 5,2 jaisteko helburua fi nkatu zuen. Helburu hau, herrialde eta
herrialde-elkarteetan modu ezberdinean banatu zen, energiaren erabilera intentsiboan, sektoreek (energia-sorkuntza, etxe-sektorea eta sektore industriala) duten eraginaren arabera hain zuzen ere. Zentzuzko emisio-mugak zehazteko irizpideak finkatu ziren sektore bakoitzerako, herrialde bakoitzeko sektoreen egoera kontuan hartzen zutenak. Hartara, herrialde bakoitzerako finkatutako muga, sektore bakoitzari ezarritako mugaren arabera ezarri zen.

Helburu hori betetzen laguntzeko, zenbait mekanismo malgu garatu zituzten:

· Aplikazio Bateratuko Mekanismoa: I. Eranskineko beste herrialde batean (trantsizio-ekonomian) emisioak gutxitzeko proiektuak garatzea.
· Garapen Garbiko Mekanismoa: I. Eranskinekoak ez diren beste herrialde batean (garatzeko bidean diren herrialdeetan, normalean) emisioak gutxitzeko proiektuak garatzea.
· Emisio Eskubideen Salerosketa: Esleitutako Kantitate Unitateen (AAU, ingelesez) trukea I. Eranskineko Estatuen artean.

PDF - 165.5 KbKiotoko protokoloa Deskargatu
© Hondarribiko Udala 2010