eu | es
Tel: 943 111 242 | ingurumena@hondarribia.org
Hondarribiko Udala   Kale Nagusia 20 - 20280 Hondarribia
Parte hartu
Azken argazkiak

Mugikortasuna

Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astea 2014

EUROPAKO MUGIKORTASUN IRAUNKORRAREN ASTEA HONDARRIBIAN

Aurten, Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astea dela eta, Hondarribiko Udala, ekintza honetara atxiki da eta Hondarribiko Mugikortasun Astea 2014 antolatu du.

Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astea irailean izaten bada ere, Hondarribiko Udalak, udalerriko eskolekin adostuta, atzeratzea erabaki du, eta ondorioz, Hondarribiko Mugikortasun Iraunkorraren astea urriak 6tik 12ra izango da.

Hauek dira antolatutako ekintzak:


BIZIKLETAZ MODU EGOKIAN IBILTZEKO IKASTAROA:
LH-ko 6. mailako ikasleek parte hartu ahal izango dute ikastaro honetan, eta bertan, jadanik bizikletan ibiltzen diren gazteek, errepidetik modu ziurrean bizikletaz ibiltzeko arauak ikasiko dituzte.

BIZIKLETA MEKANIKAKO IKASTAROA:
Udalerriko BH-ko ikasleentzat antolatu da ikastaro hau, eta honetan ikasleek bizikleta mekanikari buruzko oinarriak ikasiko dituzte modu teoriko eta praktikoan.


BIZIKLETA MARTXA:
Ikastaro hauetaz gain, urriaren 12an, igandean, goizeko 11:30ean, San Pedro kaletik Bizikleta martxa antolatuko da. Herritarrak bertan parte hartzera gonbidatuta daude (parte hartzen dutenek opari txiki bat izango dute).


MARRAZKI ETA ARGAZKI LEHIAKETA:
Mugikortasun Iraunkorrari buruzko marrazki eta argazki lehiaketa ere antolatu du Udalak. (Adinaren arabera, marrazki edo argazki lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute udalerriko gazteek. Ikus lehiaketaren oinarriak).



Mugikortasun Iraunkorrari buruzko marrazki eta argazki lehiaketaren oinarriak


* 5 urtetik 11 urte bitarteko umeek mugikortasun iraunkorrari buruzko marrazki lehiaketan parte hartu ahal izango dute.

* 12 urtetik 18 urte bitarteko gazteek, berriz, mugikortasun iraunkorrari buruzko argazki lehiaketan parte hartu ahal izango dute.

* Marrazkien eta argazkien gaia mugikortasun iraunkorra izango da.

* Marrazkiak, urriak 6tik 12ra, Hondarribiko Udal eko BAZ-en aurkeztuko dira. Marrazkiarekin batera, egilearen urteak, izen -abizenak, helbidea eta telefono zenbakia zehaztu beharko dira. (Marrazkiak A-4 formatuan aurkeztuko dira).

* Argazkiak, urriak 6tik 12ra, formatu digitalean (jpg formatuan), ingurumena@hondarribia.org helbide elektronikora bidaliko dira. Marrazkiarekin batera, egilearen urteak, izen -abizenak, helbidea eta telefono zenbakia zehaztu beharko dira.

MUGIKORTASUN IRAUNKORRAREN MARRAZKI ETA ARGAZKI LEHIAKETAREN IRABAZLEAK


 


ARGAZKI LEHIAKETAREN IRABAZLEA: Patricia Hoyos (San Jose Ikastetxea)
 

MARRAZKI LEHIAKETAREN IRABAZLEA: Ekai Zapirain (Talaia LH ikastetxea)
 

MARRAZKI LEHIAKETAREN AIPAMEN BEREZIA: Ihintza (Talaia HH ikastetxea)
 
© Hondarribiko Udala 2010