Mugikortasuna
Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astea 2010
EUROPAKO MUGIKORTASUN IRAUNKORRAREN ASTEA Irailak 16tik 22ra
Mugikortasuna, osasuna eta segurtasuna. Mugitu adimenez eta bizi hobeto!
Aurten ere, Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astea dela eta, Hondarribiko Udala, ekintza honetara atxiki da eta Hondarribiko Mugikortasun Astea 2010 antolatu du. Aurtengo honetan, eta Europatik ezarri den, “Mugikortasuna, osasuna eta segurtasuna. Mugitu adimenez eta bizi hobeto!” lelopean antolatuko dira ekintzak. Beraz, antolatutako ekintzek, autoaren erabilpena gutxitzea eta garraiobide garbi eta osasuntsua den, hau da, bizikletaren erabilpena bultzatzea, helburu dute.
Beraz, alde batetik, mugikortasun iraunkorraren inguruko galderekin, on-line lehiaketa antolatuko da eta bizikleta tolesgarri bat zozketatuko da erantzun zuzenen artean. Eta bestetik, irailaren 19an, goizeko 10:30tan, bizikleta martxa antolatuko da Hondarribiko kaleetan zehar, bizikletaren erabilpena aldarrikatzeko, eta bertan parte hartzen dutenen artean ere bizikleta tolesgarri bat zozketatuko da.
Gainera, Irailak 16tik 22ra, Hondarribiarrek, Lurraldebus-txartela dohainik egiteko aukera izango dute,
Hondarribiko Lurraldebus txartela kargatzeko eta eskatzeko puntutan.
Asteari amaiera emateko, irailaren 22an, “Autorik Gabeko Eguna” denez, aste honetan zehar jasotako, lehiaketaren erantzunen artean, bizikletak zozketatu eta irabazlearen izena ezagutuko da.
EGITARAUA
IRAILAK 16TIK 22RA
Mugikortasun iraunkorrari buruzko lehiaketa, udal web gunean. Bertan, mugikortasun iraunkorrari buruzko zenbait galdera jasoko dira eta aukeran dauden erantzunetatik zuzena dena aukeratu beharko da. Lehiaketan parte hartzeko epea, irailak 16an hasi eta 22an goizeko 10:00tan amaituko da eta egun berean zozketatuko den bizikletaren irabazlearen izena ezagutzera emango da. Parte hartzaileek, aukeratutako erantzunak ingurumena@hondarribia.org helbidera bidali beharko dituzte posta elektroniko bidez, izen-abizenak, helbidea eta telefono zenbakiarekin batera.
Erantzun zuzenen artean, bizikleta tolesgarri bat zozketatuko da.
IRAILAK 16TIK 22RA
Lurraldebus txartela eskatzea dohainik izango da Hondarribiko herritarrentzat. Irailaren 16tik 22ra, Hondarribiarrek Lurraldebus txartela egiteko aukera izango dute dohainik. Honetarako,
Hondarribiko Lurraldebus txartela kargatu eta eskatzeko puntuetara hurbildu, eskaera-orria bete eta 5 € aurreratu beharko dira. Eskaera-orria aztertu ondoren (eskatzailea Hondarribiarra dela baieztatu ondoren), Lurraldebusek 5 €-ko abonua itzuliko die, aste honetan zehar Lurraldebus-txartela eskatu dutenei.
IRAILAK 19AN
Bizikleta martxa, Hondarribiko herrian zehar. Bizikleta martxan nahi duen herritar orok parte hartzeko aukera izango du, eta batez ere, herriko eskoletako ikasleen parte-hartzea bilatuko da. Bizikleta martxaren irteera gunea, San Pedro kalean izango da, goizeko 10:30tan eta irteera baino lehen kamisetak banatuko zaizkie parte-hartzeei. Iraupena ordu bete ingurukoa izango da.
Ondoren hamaiketakoa izango da eta parte hartzen dutenen artean, bizikleta tolesgarri bat zozketatuko da.
MUGIKORTASUN IRAUNKORRARI BURUZKO LEHIAKETA
PDF - 85.5 KbLEHIAKETARAKO GALDERAK Deskargatu