Herritarren Foroa
Zer da Herritarren Foroa?
Tokiko Agenda 21en prozesu guztietan
herritarren partaidetza bermatzea oinarrizko mugarrietako bat da. Izan ere, Tokiko Garapen Iraunkorraren aldeko prozesu guztian zehar herritarren parte hartzea errazteko mekanismoak jarriz gero, herritarrek bere egiten dituzte garapen eredu iraunkorrago baten alde lan egiteko egitasmo eta proiektuak.
Herritarren Foroan, udalerriko elkarte zein banakako herritarrek parte hartzen dute, eta baita udal ordezkari politikoen eta teknikoek ere.
Foroak izaera irekia du eta elkarteen zerrendan dauden elkarteei parte hartzeko gonbidapen gutuna bidaltzeaz gain, prentsa ohar edo prentsa aurreko bidez parte hartzeko deialdi orokorra egin zuen Udalak.
Herritarren Foroan parte hartzeko, nahikoa da, zure
izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa ingurumena@hondarribia.org helbidera bidaltzea edo
943111242 telefono zenbakira deitzea.