Eskolako Agenda 21
2008 / 2009 ikasturtea
2008ko irailean hasi zen lehen aldiz Eskolako Agenda 21 hezkuntza programa garatzen Hondarribiko eskola guztietan (Ama Guadalupekoa, San José eta Talaia). Lehen ikasturtean (2008/09 ikasturtean) landu zuten ingurumen gaia
HONDAKINAK izan zen. Programa garatu eta dinamizazio lanak gauzatzeko, Hondarribiko Udalak Inguru 21, S.L. enpresa (Izadi 21) kontratatu zuen.
Jarraian laburbiltzen dira lehen ikasturtean aurrera eraman zituzten lanak:
Programari buruzko hileko
koordinazio bilerak, Udala, aholkularitza enpresa, eskola zentroetako koordinatzaileak eta Ceida-Ingurugelako teknikariarekin batera.
Udala, Eusko Jaurlaritzak nahiz Hondarribiko Eskolek, Eskolako Agenda 21 programan parte hartzeko konpromisoa edo
“Eskolako Agenda 21en Konpromiso Akta” sinatu zuten.
Hondarribiko Tokiko Agenda 21en
diagnosiaren hondakinekin zerikusia duen informazio eguneratua eta moldatua aztertu zen geletan.
Hondakinen inguruko,
eskola zentroko diagnosia gauzatu zen: eskola komunitatea osatzen duten eragileei zuzendutako galdetegiak bete ziren (gurasoak, ikasleak eta irakasleak), eta emaitzak diagnosian sartu ziren.
Hondarribiko
herri diagnosia egin zuten eskolek: Fitxa batzuen bidez herriko kaleetako nahiz paretetako garbitasun maila ikertu eta baita gaikako bilketaren nahiz zakarrontzien egoera ere behatu zuten.
Hondakinen inguruko
sentsibilizazioaren arloan ere ekimen ugari eraman ziren aurrera:
- Eskolako Agenda 21i eta hondakinei buruz erakusketa izan zen Zuloaga Etxea eraikinean.
- Lehen Hezkuntzako eskola zentroentzako hondakinen murrizketari buruzko kanpainan parte hartu zuten (antolatzailea: Txingudiko Zerbitzuak).
- Hondakinen murrizketarekin, berrerabilpenarekin eta birziklapenarekin zerikusia duten berriak, web gune interesgarria eta bestelako informazioa landu zuten.
- Hondakinei buruzko jolasen bidez ezagupenak lortu eta gaiaren inguruan kontzientziatzea gauzatu zuten.
- Eskolako Agenda 21en Hondarribiko irudi ofiziala aukeratu zuten. Irudi irabazlea 2009ko ekainaren 5ean, “Udala-Eskolak” foroan eman zen ezagutzera.
Hondakinen inguruko
material didaktikoa landu zuten.
Hondarribiko I. Iraunkortasunerako Tokiko
Ekintza Planean, hondakinen nahiz kontsumo iraunkorraren gaiarekin zerikusia duen edukia aztertu zuten eskoletan.
Eskola zentro barruan, nahiz herri mailan
partaidetza sustatzeko pausoak eman ziren:
- Eskoletan, Ingurumen Batzordea eta Talde Sustatzailea bezalako partaidetza taldeak sortu ziren.
- Eskolarteko Foroa ospatu zen, 2009ko maiatzaren 11ean.
- Udala-Eskolak Foroa antolatu zen 2009ko ekainaren 5ean (Ingurumenaren Nazioarteko Eguna).
- Herri mailako, Tokiko Agenda 21en prozesuko Herritarren Foroan, eskoletako koordinatzaileek parte hartu zuten.
Eskola zentroan nahiz herri mailan Eskolako Agenda 21en inguruko
komunikazioa gauzatu zen.
Eskolek 2009ko maiatzeko koordinazio bileran, Hondarribiko eskolek,
2009/2010 ikasturtean landuko zuten ingurumen gaia, URA izango zela hautatu zuten.