eu | es
Tel: 943 111 242 | ingurumena@hondarribia.org
Hondarribiko Udala   Kale Nagusia 20 - 20280 Hondarribia
Parte hartu
Azken argazkiak

Eskolako Agenda 21

Zer da EA21?

Eskolako Agenda 21ek ikasleei beren ingurumen hurbilaren arazoa aztertu eta ulertzea ahalbidetzen die eta hiritar gisa bidezkoagoa eta ekologikoki iraunkorragoa izango den gizarte baten alde aritzeko prestatzen ditu.

Eskolako Agenda 21 hezkuntza komunitateak hartutako konpromisoa da, ikastetxeko eta bere inguruko ingurumenaren kalitatearen eta jasangarritasunaren alde lan egiteko.

Konpromiso horrek berekin dakar ingurunea ezagutzeko interesa izatea eta guztion orainaren eta etorkizunaren alde lan egiteko gogoa izan eta konpromisoa hartzea.

Eskolako Agenda 21 programak, oinarrizko hiru helburu ditu:

1. Ikastetxeko eta inguruko ingurumenaren iraunkortasuna
2. Curriculumnaren berrikuntza
3. Eskola komunitatearen parte hartzea

ESKOLAKO AGENDA 21 PROGRAMAREN HELBURUAK


Eskolako Agenda 21aren helburu nagusia gizakiaren, gizartearen eta ingurumenaren arteko harremanak hobetu, eta bizi kalitatearen eta ingurumen kalitatearen arteko oreka sortzeko hiritar arduratsuak lortzea da.

-Ikastetxeko eta udalerriko ingurumenaren kalitatean eragina duten erabakiak hartzeko egitura bat sortzea.

-Ikastetxean eta udalerrian modu iraunkorragoan bizitzen hasteko akordiotara iristea.


-Hezkuntza komunitateko partaide guztien arteko koordinazio mekanismoak sendotzea.

-Tokiko Agenda 21ean parte hartu eta gizarte eta lurralde ingurunean integratzea.

-Ikastetxeko eta inguruneko gizarteari eta ingurumenari dagozkien gaiak identifikatu, aztertu eta alternatibak proposatzea, foroetan ezagutaraztea eta ingurunearen erabilera iraunkorra lortzeko prozesuak abiaraztea.

-Ikasleak beren ikastetxeko eta beren udalerriko ingurumenaren kalitatean eragina duten kontuetan parte hartu, lagundu, erabakiak hartu eta inplikatzen ohitzea.

-Ikastetxea ingurumenarekin arduratsua eta errespetutsua den praktika baten eredu bilakatzea.

-Curriculuma garapen iraunkorrak dakartzan eskakizunei erantzun ahal izateko egokitzea.
© Hondarribiko Udala 2010