Eskolako Agenda 21
2013 / 2014 ikasturtea
ESKOLARTEKO FOROA
Aurreko urteetako ohiturari jarraituz, Hondarribiko Ama Guadalupekoa ikastetxea, San José ikastetxea eta Talaia Eskolako ikasle eta irakasleen ordezkariak Hondarribiko udalbatza aretoan bildu dira Eskolako Agenda 21en eskolen arteko foroan.
Parte-hartze foro honen helburua ikasturtean zehar egindako lana laburbiltzea, eskolek bere gain hartuko dituzten konpromisoen zerrenda adostea eta Udalari zuzendutako eskaerak lantzea izaten da.
Aurtengoan, eskoletan KONTSUMO ARDURATSUA izan dute ardatz eta gai hau lau arlori lotuta aztertzeko aukera izan dute: energia, hondakinak, mugikortasuna eta ura. Beraz, Eskolarteko Foroan 3 izan dira ikasleek eztabaidatutako eta adostutako gaiak:
1- Kontsumo Arduratsuari lotuta eskola guztiek partekatutako konpromisoen zerrenda osatzea
2- Ikasturte honetan zehar eragile ezberdinen partaidetzaren egoera zein izan den baloratzea (ikasleak, irakasleak, irakasle ez diren eskolako langileak, gurasoak, Udala)
3- 2014-2015 ikasturtean landu nahiko luketen gaia adostea: ELIKADURA JASANGARRIA.
EA21 2013/2014 programa amaierako aldizkaria
Ikasturte honetan, KONTSUMO ARDURATSUA izan da landu duten gaia, eta aldizkari honetan, ikasturtean zehar emandako pauso nagusiak laburbiltzen dira.
PDF - 1.5 Mb2013-2014 ikasturteko EA21 programaren aldizkaria Deskargatu