eu | es
Tel: 943 111 242 | ingurumena@hondarribia.org
Hondarribiko Udala   Kale Nagusia 20 - 20280 Hondarribia
Parte hartu
Azken argazkiak

Eskolako Agenda 21

EA21 Programaren garapena

Hainbat herritako Eskolako Agenda 21en metodologia aztertzean, oro har, oinarri bera adierazten duten zenbait fase bereiz daitezkeela ikusten da.

Programa garatzeko bost fase nagusi bereizten dira:

1. Antolamendua eta Planifikazioa
2. Sentsibilizazioa eta Motibazioa
3. Diagnosia
4. Ekintza Plana
5. Komunikazioa eta Ebaluazioa

Ikastetxeen egoerak eta esperientziak oso ezberdinak dira; horregatik komeni da, metodologia bakarrean oinarritu arren, bakoitzak bere ibilbidearen nondik norakoa definitzea.

ANTOLAMENDUA ETA PLANIFIKAZIOA

Fase honetan, antolamenduaren oinarriak (koordinatzailea, talde sustatzailea, horientzako ordutegiaren egokitzapenak,…) eta hasierako planifikazioa zehaztu behar dira.

Ingurumen Batzordea ere fase honetan eratu ohi da, eratu gabe egongo balitz, hasierako planifikazioa talde sustatzaileari dagokio.

SENTSIBILIZAZIOA ETA MOTIBAZIOA

EA21 hezkuntza komunitatearen partaidetzan oinarritzen den programa da, eta beraz, eskolako estamentuak motibatzeko bideak zabaldu behar dira.

Sentsibilizazio jardueren bitartez motibazioa eragin daiteke. Hau dela eta, sentsibilizazioa funtsezko lehen mugarria da eta garatzeko komeni da Plan bat egitea, bertan, ekintzak eta hauen arduradunak azalduko direlarik.

DIAGNOSIA

Fase honek ikastetxearen hasierako argazkia edo irudia edukitzeko balio du, hau da, hasierako ebaluazioa egiteko, eta baita udalerriaren egoeraren azterketa egiteko ere.

Diagnosiaren bitartez, ikastetxearen benetako abiapuntua zein den zehaztu nahi da.

Diagnosia ez da soilik ikastetxera mugatzen, EA21ek tokiko komunitatean parte hartzen baitu. Izan ere, tokiko diagnosiak aukera ematen du udalerriko iraunkortasunaren aldeko proposamenak egiteko.

EKINTZA PLANA

Fase honetan definitzen eta planifikatzen da ikastetxea eta haren inguru hurbila iraunkorrago egiteko ekintzen multzoa.

Diagnositik ateratako ondorioetan oinarrituta, proiektua garatzeko hobekuntza-helburuak eta horiek lortzeko ekintzak zehazten dira Ekintza Planean.

KOMUNIKAZIOA

Komunikazioaren asmoa, EA21en ibilbidea eta emaitzak ezagutzera ematea eta hezkuntza-komunitateko kide guztiengana iristea da.

Komunikazioa eta Ebaluazioa prozesu osoari dagozkio, baina esangura eta garrantzia berezia hartzen du amaieran; hartutako konpromiso garrantzizkoenak ezagutzera emateko eta baita egindako lanaren balorazio orokorra izateko ere.

© Hondarribiko Udala 2010