eu | es
Tel: 943 111 242 | ingurumena@hondarribia.org
Hondarribiko Udala   Kale Nagusia 20 - 20280 Hondarribia
Parte hartu
Azken argazkiak

Eskolako Agenda 21

Hondarribiko EA21 programa

PRESTAKETA FASEA ETA PROGRAMAREKIN BAT EGITEA

Eskolako Agenda 21 programa 2008/2009 ikasturtean eskola zentroetan martxan jartzeko aurretiazko lanak gauzatu zituen Hondarribiko Udalak 2008ko lehen seihilekoan zehar. Horretarako, lehenik eta behin, 2008ko apirilaren 2an, lehen aldiz, Udala, CEIDA-Ingurugela eta Hondarribiko eskolak udaletxeko pleno aretoan bildu ziren gaiaz hitz egiteko. Bilera hartan Tokiko Agenda 21 eta Eskolako Agenda 21en aurkezpena egin zitzaien, bertan, kontzeptuak eta hauen prozedura-faseak orokorrean azaldu zitzaizkielarik. Lehen kontaktu honen ondoren, CEIDA-Ingurugelako teknikariek eskoletako arduradunekin banakako bilerak egin zituzten, Eskolako Agenda 21aren kontzeptua eta prozedura-faseak zehatzago azaldu asmoz.

Modu osagarrian, Udalak ere, Hondarribiko eskola guztiekin banakako bilerak egin zituen, Eskolako Agenda 21en azken orduko zalantzak argitu eta programan parte hartzera animatzeko.

Behin eskola zentroei zuzendutako 2008ko diru laguntzen eskaera egiteko epea amaitu ondoren, Udala, Hondarribiko ikastetxe bakoitzarekin kontaktuan jarri zen hezkuntza programa honetan parte hartuko zuten ala ez jakiteko.

Azkenik, 2008ko ekainaren 10ean, Hondarribiko udaletxean, Hondarribiko hiru eskola zentroen arduradunak, Hondarribiko Udaleko ordezkariek eta Donostiako CEIDA-Ingurugelako ordezkaria bildu ziren, Eskolako Agenda 21 programari hasiera emateko hurrengo pausoak zeintzuk izango diren finkatzeko:


 2008-2009 ikasturtean landuko zuten gaia erabaki zuten: HONDAKINAK

 Ikasturtean zeharreko alde guztien arteko koordinazio bilerak hilabete bakoitzeko lehen ostegunetan izango zirela erabaki zuten

 Koordinatzaile eta talde sustatzaileak jasoko dituen prestakuntza saioen datak zehaztu ziren


Beraz, 2008 uztailean Hondarribiko Udalak udalerriko eskola guztien hezkuntza programarekin bat egingo zutela jakitean, Eusko Jaurlaritzak Udalei zuzendutako Ingurumen Saileko, Eskolako Agenda 21 programa dinamizatzeko enpresa kontratatzeko, diru-laguntzen eskaera prestatu eta aurkeztu zuen.
© Hondarribiko Udala 2010