eu | es
Tel: 943 111 242 | ingurumena@hondarribia.org
Hondarribiko Udala   Kale Nagusia 20 - 20280 Hondarribia
Parte hartu
Azken argazkiak

ALKATEEN ITUNA

Alkateen Ituna

ALKATEEN ITUNA Europar Batzordeak diseinatutako ekimen bat da, eta honen helburua, udal eremu guztietan energia plangintza garatzea da, hau da, 2020. urteari begira, udalerrian energia kontsumitzen duten alor guztietarako planifikazioa egitea.

Europar Batzordearen ekimenez abiarazi zen Alkateen Itunak, udal agintariak inplikatu nahi ditu Europako energia politikaren helburuak lortzeko. Helburu zehatza hauxe da: CO2-aren isurketak %20 baino gehiago gutxitzea udal eremu guztian 2020. urterako. Horretarako, energia eraginkortasuna %20 hobetu beharko da eta azken energia kontsumoan energia iturri berriztagarrien erabilera %20 areagotu beharra dago.

Era berean, Itunak, Energia Iraunkorraren aldeko Ekintza Plana (gazteleraz, Plan de Acción de Energía Sostenible) zehaztera eta ezartzera behartzen du Udala.

Informazio gehiago

Hondarribiko Alkateen Ituna


Hondarribiko Udalak, 2011ko urriak 26an sinatu bazuen ere Alkateen Ituna, 2012. urtean jarri du martxan Energia Iraunkorra Sustatzeko Ekintza Planaren garapena. Hondarribiko Udalak, Alkateen Ituna, hiru helburuengatik sinatu du: negutegi efektuko gasen isurpenak murrizteko eta energia eraginkortasuna zein energi berriztagarriak sustatzeko.

Lehenik eta behin, Hondarribiko Energia Iraunkorraren aldeko Ekintza Plana garatzeko, diagnosia garatu da.

PDF - 583.2 KbHondarribiko Energia Iraunkorraren aldeko Ekintza Planerako Diagnosia Deskargatu
Diagnosia landu ondoren, Hondarribiko Udalak udalerriko NEG isurpenak murriztearen aldeko ekintzen zerrenda finkatu du. Horretarako, hainbat bilera eta hausnarketa lanak gauzatu dira udal teknikari eta asistentzia teknikoaren artean.

Ekintzen zerrendaren zirriborroa adostu ondoren, barne eta kanpo partaidetza martxan jarri da, eta honela, Udal langile eta ordezkari politikoen, nahiz herritarren proposamenak jasotzeko aukera zabaldu da.

2013ko apirilaren 10ean barne-partaidetzako jardunaldia ospatu da eta apirilaren 18an berriz, Herritarren Foroan aurkeztu da Ekintza Planaren zirriborroa.

Proposamenak jasotzeko epealdia igaro eta hauen azterketa gauzatu ondoren, Energia Iraunkorrerako Ekintza Plana idatzi da eta 2013ko maiatzean ospatutako Udalbatzan onartu da.

PDF - 1.3 MbHondarribiko Energia Iraunkorrerako Ekintza Plana Deskargatu PDF - 653.8 KbHondarribiko EIEP-ren eranskinak Deskargatu
Prozesuari amaiera emateko, 2014ko martxoaren 5ean, ondorengo jarduerak garatu dira:

- Prentsaurrekoa.
- Hondarribiko eskoletako ikasleekin jardunaldia.
- Hondarribiko Udal langileekin jardunaldia.
- Hondarribiko Herritarren Foroa bildu da.

Azkenik, dibulgaziorako materiala ere banatu da.

PDF - 1.4 MbDibulgaziorako materiala Deskargatu PDF - 1.4 MbTriptikoa Deskargatu
Informazio gehiago: Hondarribiko Alkateen Itunaren Blog-ean
© Hondarribiko Udala 2010