eu | es
Tel: 943 111 242 | ingurumena@hondarribia.org
Hondarribiko Udala   Kale Nagusia 20 - 20280 Hondarribia
Parte hartu
Azken argazkiak

Tokiko Agenda 21

Hondarribiko Iraunkortasunerako I. Ekintza Plana

Hondarribiako Diagnosia onartu ondoren, Udalak bere gain hartzen du datozen urteetan garapen iraunkorrerako bidean aurrerapausoak ematen lagunduko dion Iraunkortasunerako I. Ekintza Plana idatzi eta martxan jartzea. Ekintza Planaren helburu nagusia, diagnosiaren ondorioetan hantzeman diren udalerriaren hutsuneak eta arazoak gainditzeko programak eta jarduerak zehaztea da. Dokumentu honen lanketarako, Udalak herritarren partaidetza sustatu eta bultzatu du.

Beraz, 2008. urtean zehar Hondarribiko Agenda 21en udal mahai teknikoetan nahiz Herritarren Foroan parte hartu duten eragileek egindako lanari esker, Hondarribiko Iraunkortasunerako I. Ekintza Planaren zirriborroa osatu zen.

Ekintza Plana, 7 lerro estrategikoz osatuta dago. Horiek dira, hain zuzen ere, datozen 4-5 urteetan udalerriak tokiko garapen iraunkorraren bidean aurrerapausoak emateko finkatu diren helburu nagusiak:

1. Tokiko Ekonomia bizia eta iraunkorra sustatzea.
2. Biztanle guztien bizi kalitatea eta gizarte ongizatearen hobekuntza bultzatzea.
3. Udaletxeak tokiko garapen iraunkorraren aldeko jarrera eredugarria bultzatzea.
4. Hirigintza eredu iraunkor bat diseinatzea eta planifikatzea.
5. Biztanleriaren mugikortasun eta irisgarritasun beharrak iraunkortasun irizpideak aintzat hartuz asetzea.
6. Udalerriko natura ingurunea babestea eta bere baloreak ezagutzera ematea
(bioaniztasuna eta paisaiaren babesa).
7. Hiri ingurumenaren kalitatea handitu eta natur baliabideen kudeaketa iraunkorra sustatzea.

Aipatu ildo estrategikoak lortzeko (alegia, Planaren helburu estrategikoak), Planeko helburu horietako bakoitza jarduera programez eta ekintza zehatzez osatuta dago.

Era berean, Planaren ekintza bakoitzari lehentasun maila bat esleitu zaio; altua, ertaina edo baxua hain zuzen.

PDF - 299.6 KbHondarribiako Iraunkortasunerako I. Ekintza Plana Deskargatu
© Hondarribiko Udala 2010