eu | es
Tel: 943 111 242 | ingurumena@hondarribia.org
Hondarribiko Udala   Kale Nagusia 20 - 20280 Hondarribia
Parte hartu
Azken argazkiak

Tokiko Agenda 21

Hondarribia eta TA21

Hondarribiko Udalak Tokiko Agenda 21en programari hasiera eman zion Txingudiko Udaltalde 21 sortu eta garatzeko hitzarmena 2004ko azaroaren 18an sinatu zuten Hondarribiko eta Irungo Udalek, Bidasoako Garapen Agentziak -Bidasoa Bizirik-, Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Iraunkorrerako Departamentuak eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren menpe dagoen Ihobe Ingurumen Jardukenketarako Sozietate Publikoak. Txingudiko Udaltalde 21 ekimenaren helburua Tokiko Agenda 21a (TA21) Hondarribia eta Irungo udalerrietan ezartzea izan zen, Hitzarmena sinatu zuten entitateen artean garapen iraunkorrarekin zeirkusia duen elkarlana eta esperientzien trukaketa sustatuz.

Txingudiko Udaltalde 21en koordinazio orokorra Ihobek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak gauzatu zuen, eta Bidasoa Bizirik arduratu zen Hondarribiko eta Irungo udalerrietan TA21en diseinu fasean eguneroko koordinazio lanak aurrera eramateaz, Txingudiko Udaltalde 21en koordinatzaile teknikariaren bidez. Udaltalde 21en jarraipen orokorra sustatzeko asmoz, proiektuaren koordinazio bilerak ere gauzatu ziren prozesu horrek iraun zuen bitartean.

PDF - 46.2 KbHondarribia eta TA21 Deskargatu
© Hondarribiko Udala 2010