« ATZERA2011-03-25HONDARRIBIKO IKASLEEK URA ETA HONDAKINEN GAIA AZTERTZEKO KALE IKERHondarribiko eskola komunitatea osatzen duten eragileak URA eta HONDAKINEN gaian sakontzen ari dira, beti ere, garapen iraunkorraren ikuspuntutik.
Eskoletako ikasleek ura eta hondakinen inguruko eskolako egoera aztertu ondoren, une honetan herriko diagnosia osatzeko lanetan murgilduta dabiltza. Horretarako, kale-ikerketa ezberdinak gauzatzen ari dira ikasleak, herritarron kontsumo ohiturak ezagutu eta Hondarribiko eremu ezberdinetako eragileekiin elkarrizketak gauzatuz.
Honela, aurreko martxoaren 23an, Talaia institutuko ikasleak, Udaleko Ingurumena eta Agenda 21en zinegotzia eta Hezkuntza eta Gazteria zinegotziarekin batera, elkarrizketa bat egin zioten Kirol Portuko arduradunei.
Talaia institutuko ikasleek eta Udaleko ordezkariek ikusi ahal izan duten moduan, Kirol Portuan sortzen diren hondakinak behar bezala bereizi eta ondoren horien birziklapena ahalbidetzen duen gune berezi bat dago (Kirol Portuko erabiltzaileei zuzendutako Garbigunea, hain zuzen ere) eta horrez gain, besteak beste, itsasontziak garbitzerakoan erabilitako ura arazte sistema baten bidez garbitu eta ur hori berrerabiltzeko ohitura dute Kirol Portuan.
Institutuko beste ikasle talde batek, aldi berean, Hondartza inguruan zebiltzan herritarrei urari buruzko elkarrizketa bat egin diete.
Aipatu behar da Talaia HH eta LH eskolako eta Ama Guadalupekoa ikastetxeko ikasleek ere Hondarribiko beste eremu batzuetan ura eta hondakinen kale-ikerketak egin zituztela aurreko astean.
Bukatzeko, atzo, martxoak 24, San Jose ikastetxeko ikasleak ura eta hondakinen kale-ikerketa egiteko, Puntalea eta Harresilandan zehar ibili ziren, inguru horietako dendetako herritarrei inkestak egiten.