« ATZERA2011-03-24MARTXAN DA BUSEAN HOBE! BIDEO LEHIAKETALehiaketaren helburua autobusaren erabileraren aldeko jarrerak edo istorioak islatzea izango da.
Lehiaketaren helburua autobusaren erabileraren aldeko jarrerak edo istorioak islatzea izango da, autoa edo motoaren aurreko alternatiba moduan. Autobusa bezalako garraio publikoarekin zerikusia duten kontakizunak agertu beharko dira bideoetan, edo autobusa bestelako garraiobide iraunkorrekin bateratzen dituzten istorioak ere agertzea onartuko da (hala nola, bizikleta edo oinez egiten diren joan-etorriak autobusarekin elkartzea).
Bideo lehiaketa martxoaren 1ean hasiko da eta maiatzaren 13 arte izango da lanak aurkezteko epea.