« ATZERA2011-02-23GFA-REN GAURKO PRENTSA-AURREKOAMartxoaren 1etik aurrera Ekialdebusek Bidasoa eta Oarsoaldeko eskualdeak Donostiarekin lotuko ditu
Linea berrien bitartez Hondarribia, Irun, Oiartzun eta Errenteria Donostiako unibertsitate gunearekin lotuko dira. Hondarribitik Bidasoako eskualdeko ospitalera joateko zerbitzu bat eskainiko da, baita Pasaia, Lezo, Errenteria eta Trintxerpetik Donostiako ospitale gunera joateko ere. Lineen arteko doako autobus aldaketak egin ahal izango dira.
INFORMAZIO GEHIAGO: www.gipuzkoa.net (GAUR EGUN ATALA)