« ATZERA2017-09-04Iraunkortasunaren europar astea Iraunkortasunaren europar astea sentsibilizazio kanpaina bat da, arduradun politikoei nahiz hiritarrei zuzendua, azaltzeko ibilgailuaren erabilera irrazionalak hirian –osasun publikoan nahiz ingurumenean- sor ditzakeen ondorio negatiboak eta garraiobide iraunkorragoak erabiltzeak –besteak beste garraio publikoak, bizikletak eta oinez ibiltzeak- dituen onurak.
Ekimen hau Europan sortu zen 1999 urtean eta 2000 urteaz geroztik Europar Batzordearen laguntza izan zuen. Urtero irailaren 16tik 22ra egiten da, eta mugikortasun iraunkorra bultzatzeko jarduerak egiten dira eta praktika onak eta neurri iraunkorrak garatzea sustatzen da. Aurten proposatutako goiburua “Partekatzeak urrunago eramango zaitu” da.
Ekintzak ostegun arratsaldean hasiko dira eta igandean amaituko dira Hirian zehar bizikleta martxa bat eginez.
EGITARAUA
Irailak 21, osteguna:
Ordua: 19:00tan.
Lekua: Kultur etxea (Musika eskola)
Mugikortasun jasangarriaren inguruko hitzaldia: "Oinezkoa eta bizikleta mugikortasunaren kudeaketaren ardatz gisa: erronkak eta aukerak” Ander Irazustak emandako hitzaldia.
Bizikleta argazkien Balazta lehiaketaren sari banaketa (oinariak www.balazta.com orrialdean).