Jaizkibel, kostaldean kokatzen den orografia oso bereziko mendilerroa da.
Honek, urte askotan zehar gizakiaren eragina jasan du bertako basoen
ordezkatzea, ameztiarena bereziki, oso nabaria izan delarik. Hori dela eta
egun oso paisaia konplexua aurkezten du: baso orbain txikiek, sastrakadi
orbain handiek, larreek, hezeguneek, baso landaketek eta itsaslabarrek
osatzen dute Jaizkibelgo paisaia. Habitat eta mikrohabitaten dibertsitate handi
honek landare espezie arraroen zein Euskal Herriko endemismo baten (Armeria
euscadiensis espeziearen) presentzia ahalbidetzen du.
Azken hamarkadan eremu honekiko interes kultural zein naturala nabari handitu egin da
eta arlo ezberdinetako ikerketak areagotu dira. Guzti honek, Jaizkibelek gordetzen dituen
altxorrak hobeto ezagutzea ahalbidetu du eta Hondarribiko Udala horretaz jabeturik bertako
balio natural zein kulturalak babesteko ekintzak bultzatzea duen garrantziaz ohartu da.
Hori honela izanik, Hondarribiko Udala 2011. urtean hasi zen Jaizkibeleko gune naturalak
babesteko eta berreskuratzeko Aranzadiko Zientzia Elkartearen gidaritzapean eta Eusko
Jaurlaritzak diruz lagunduta ekintzak egiten: Aizporaundin dagoen Cladium mariscus
hezegunearen errestaurazioa, kostako txilardiaren berreskurapena, landare exotiko
inbaditzaile nagusienen eliminazioa eta anfibioentzat putzu berrien eraketak esaterako.
Hitzaldi eta irteera bana eskainiz, Jaizkibelen dagoen Martitxerrekan eta bere inguruan
kokatzen diren habitatak, flora eta fauna babesteko eta berreskuratzeko egin diren ekintzak
zeintzuk izan diren azaldu nahi da. Bide batez ere, natura aldetik Jaizkibelek gordetzen
dituen altxor batzuk ere ezagutaraztea.
Irteeran, Justizeko jatetxeko aparkalekutik behera joango gara Talaia ibilbidea topatu arte.
Gero mendebalderantz joko dugu Talaia ibilbidetik Martitxerreka itsasoratzen den punturaino.
Ibilbidean zehar botanikarekin lotutako gai ezberdinak jorratuz geldialdiak egingo
ditugu eta Martitxerrekara iristean azkeneko bi urteotan bertan egindako ekintzak azaldu.
Hamaiketakoa egin ondoren bide berdinetik bueltatuko gara Justizeko aparkalekura.
Anima zaitez ekintza hauetan parte hartzen!
Maiatzaren 21an Justizeko aparkalekuan, 09:30-13:00 h
Luzera: 5-6 km joan etorrian. Mendian pixka bat ibiltzen ohituta dauden umeentzat erabat
aproposa.
Hizkuntza: euskara eta gaztelania.
Hizlaria eta irteerako gidaria: Anaïs Mitxelena (Aranzadi Zientzia Elkarteko Botanika Saileko
kidea).
Txangoa egiteko konfirmatu mesedez:
Tlf: 943466142 / 943111242
ingurumena@hondarribia.eus
Epea: maiatzak 19, 19:00 h.
OHARRA: Oinetako egokiak janztea gomendatzen da eta norberak bere hamaiketakoa ekarri
beharko du.