« ATZERA2016-05-17LAG-en berrikuspena: Pentsa dezagun gure lurraldearen etorkizunean
1997az geroztik, Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen bitartez, Euskadik ordena orekatua sustatu du hiri-eremuaren eta landa-eremuaren, jarduera ekonomikoen, azpiegituren edota naturaguneen artean. Euskadi, Estatuarekin alderatuta, lurralderik orekatuenetakoa izatea lortu dugu; biztanle-dentsitate altua izan arren, bere azaleraren laurden bat babestuta dago bere ingurumen-balioagatik eta, aldi berean, etxebizitza hutsen proportzio txikiena du.
Baina egoera berri eta aldakorretara egokitu behar dugu, gure esku dago 20 urte barru izan nahiko genukeen lurraldea irudikatzea. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzan, LAGak (Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak) berrikusteko prozesua martxan jarri dugu eta abiapuntu gisa honako gaiak proposatu ditugu; paisaia, medio fisiko eta azpiegitura berdea, landa-eremua, hiri-eremua, mugikortasun jasangarria, ura, energia eta gobernantza.
Berraztertze-lana gauzatzeko gizarte osoaren parte hartzea bultzatu nahi dugu eta horretarako hainbat parte-hartze bide ireki ditugu.
Parte hartzeko aukera egongo da euskal lurraldean zehar egingo diren 16 tailer parte hartzaileetan. Donostialdea - Bidasoa Behera eremu funtzionaleko tailerra datorren larunbatean, maiatzak 21, goizeko 10.30etan izango da, Amarako Ernest Lluch Kultur Etxean (Anoeta Pasalekua, 7). Aukera paregabea izango da gure lurraldeari buruz eta honako gai garrantzitsuei buruz eztabaidatzeko; paisaia, azpiegiturak, hiri-eremu eta landa-eremua, ura, energia...
Tailer presentzialetara bertaratu ezin daitezkeenek Irekia webgunean parte hartu ahal izango dute. Gunean argitaratu da LAGak berrikusteko oinarrizko dokumentua (dokumentu exekutiboa), testuari ekarpenak egiteko. Gainera, gai bakoitzean hasitako eztabaidetan eta inkestetan online parte hartzeko aukera dago. http://www.irekia.euskadi.eus/eu/debates/1056?stage=discussion
Sare sozialetan ere parte hartu ahal izango da; Twitter-en, #DOT_Euskadi traola, eta Facebook-en, Lurraldea profilean.
LAGak berrikusteko prozesuak 3 urte inguru iraungo ditu. Informazio eta aurrerapen guztiak webgunean eguneratuko dira: http://www.euskadi.eus/lag-berrikuspena
El proceso de revisión de las DOT durará aproximadamente 3 años, toda la información y los avances se irán actualizando en la página web: www.euskadi.eus/revision-dot
Pentsa dezagun gure lurraldaren etorkizunean. Parte hartu Lurralde Estrategian!