« ATZERA2016-04-25HONDARRIBIKO BERTAKO PRODUKTUAREN LEHENENGO ASTEA OSPATU DA.2016KO APIRILAREN 18TIK 24RA HONDARRIBIKO BERTAKO PRODUKTUAREN ASTEA OSPATU DA.
Aste honen barruan egunero ekitaldi desberdinak burutu dira. Apirilaren 18an Eskoletatik Agroaldeara egin zituzten bisitak, 19an Txalupa proiektuaren aurkezpena izan zen Udaletxeko Areto Nagusian, 20an berriz Azokan eskolako haurrekin hazien tailerrak egin ziren, 21ean sukaldari tailerra ospatu zen itsas etxean, 22an lehenengo sektoreko negozio ideien mahai ingurua egin zen Kultur Etxean eta bukatzeko 23an San Pedro kalean larunbatetako azokarekin batera sukaldarien showa ospatu zen.