« ATZERA2016-02-01HONDARRIBIKO ESKOLA- UDAL FOROA URTARRILAREN 29an OSPATU ZEN.Aurreko urteetako ohiturari jarraituz, Hondarribiko Ama Guadalupekoa ikastetxea, San José ikastetxea eta Talaia Eskolako ikasle eta irakasleen ordezkariak Hondarribiko udalbatza aretoan bildu ziren urtarrilaren 29an Eskolako Agenda 21en Eskola- Udal foroa ospatzeko.
Foro horren helburuak bi izan ziren, batetik udalari aurreko urteko proposamenei jarraipena egitea eta bestetik ikastetxeek hartutako konpromisoen betetze mailaren inguruko jarraipena egin eta udalari aurkeztea.
Aurreko urteko Agenda 21eko gaia ELIKADURA JASANGARRIA izan zen. Gai horren inguruan hainbat ekintza egin ondoren eskolek udalari hainbat eskaera egin zizkion. Aurtengo gaia berriz, HONDAKINAK dira. Horren inguruan ere hainbat lan burutzen ari dira eskolak, ikasturte honetan zehar, eta urtero bezala, ikasturte bukaeran egingo dituzte gai horri buruzko ekarpen eta eskaerak.
Foro horrekin udalak, aurreko urteko eskaerei erantzunak eman zizkien, alkateak eta ingurumen zinegotzia izan ziren bertan proposamen horiei erantzuten.