« ATZERA2016-01-11Hondarribiko Udalak aurten ere lehenengo sektorea bultzatuko duIhazko zenbait ekimenekin aurrera egiteaz gainera, aurten, proiektu berriak ere aurreikusten dira.
2016 urtean ere Hondarribiko udalak lehengo sektorea bultzatu nahian hainbat ekimen aurrera eramateko asmoa dauka. Hiru alde bereizi ditzakegu: alde batetik, aurreko urtean nekazal lurren eta baserrien errolden lehenengo faseari jarraipena emanez, aurten bigarren faseari ekingo zaio. Bestetik, Eskolako Agenda 21 ekimenari jarraituz ere eskolekin aurten agroaldeara eta azokarako bisitak egin nahi dira. Hirugarrenik, azokari ere bultzada eman nahian, hainbat ekitaldi egingo dira, sukaldarien showa, sukaldari tailerra... eta beste hainbat jarduera, hiriko diseinuan lehenengo sektoreari erreferentzia egingo dion proiektuari hasiera emango zaio.