« ATZERA2014-05-15ESKOLARTEKO FOROA OSPATU DA HONDARRIBIANAurreko urteetako ohiturari jarraituz, Hondarribiko Ama Guadalupekoa ikastetxea, San José ikastetxea eta Talaia Eskolako ikasle eta irakasleen ordezkariak Hondarribiko udalbatza aretoan bildu dira gaur goizean (maiatzak 15) Eskolako Agenda 21en eskolen arteko foroan.
Parte-hartze foro honen helburua ikasturtean zehar egindako lana laburbiltzea, eskolek bere gain hartuko dituzten konpromisoen zerrenda adostea eta Udalari zuzendutako eskaerak lantzea izaten da.
Aurtengoan, eskoletan KONTSUMO ARDURATSUA izan dute ardatz eta gai hau lau arlori lotuta aztertzeko aukera izan dute: energia, hondakinak, mugikortasuna eta ura. Gaurko Eskolarteko Foroan 3 izan dira ikasleek eztabaidatutako eta adostutako gaiak:
1- Kontsumo Arduratsuari lotuta eskola guztiek partekatutako konpromisoen zerrenda osatzea
2- Ikasturte honetan zehar eragile ezberdinen partaidetzaren egoera zein izan den baloratzea (ikasleak, irakasleak, irakasle ez diren eskolako langileak, gurasoak, Udala)
3- 2014-2015 ikasturtean landu nahiko luketen gaia adostea: ELIKADURA JASANGARRIA.
Honenbestez, ikasturtea amaitu aurretik, eskolak Hondarribiko udal ordezkariekin bilduko dira ekaina hasieran, egindako lana aurkezteko, hartu dituzten konpromisoak zerrendatzeko eta Udalari zuzendutako eskaerak planteatzeko.