« ATZERA2011-06-06BUSEAN HOBE! BIDEO LEHIAKETAREN IRABAZLEAKHondarribiko Udalak irabazleak zoriondu eta gainerako partaideei ere eskerrak ematen dizkie beraien partaidetzagatik.
Hondarribiko autobus zerbitzu berriei buruz herritarrak informatu asmoz, Hondarribiko Udalak komunikazio kanpaina bat abiarazi zuen martxoaren hasieran. Komunikazio kanpaina horren euskarri nagusiak herriko markesinetan jarritako informazio kartelak, hedabideetan argitaratutako iragarkiak, udalerriko dendetan, tabernetan, udal bulegoetan eta eskoletan jarritako kartel ezberdinak, Facebook-eko orriaren eraketa eta www.hondarribia21.org web gunean sortutako atal berezia izan dira.
Euskarri horiekin batera, bestelako ekintza osagarriak ere antolatu dira; Martxoko 2 astetan zehar Lurraldebus txartela doan ateratzeko aukera eta Busean Hobe! izeneko bideo lehiaketa esatera baterako. Azken ekintza honi dagokionez, lehiaketan parte hartzeko azken eguna maiatzaren 13a izan zen. Honenbestez, epaimahaia bildu da eta honakoak dira irabazle suertatu diren herritarrak: