eu | es
Tel: 943 111 242 | ingurumena@hondarribia.org
Hondarribiko Udala   Kale Nagusia 20 - 20280 Hondarribia
Parte hartu
Azken argazkiak

Mugikortasuna

Hiri Mugikortasun Iraunkorraren Plana (HMIP)

Hondarribiko Udala hiri mugikortasun iraunkorraren alde lan egiten ari da. Izan ere aspaldi honetan zenbait ekintza edota jarduera garatzen ari da, besteak beste kaleak oinezkoentzat egitea, bidegorriak eraikitzea, mugikortasunaren astea antolatzea…

Bestalde, udalak mugikortasunaren alorrean landu nahi dituen beste zenbait alderdien artean hauek Daude:

- Plaiaundiren egoera
- Oinezkoen mugikortasuna.
- Foru Aldundia Amuteko biribilgune egiten ari da.
- Amuten Jaitzubirako bidegorria egiten ari da.
- Mendeluko biribilgunea.
- Aparkalekuen kokapena eta hirigunerako sarbidea hobetzea.
- Minibusa bideragarria den aztertzeko kontratua egitea abenduan.
- Kopa-Abarkako bidegorria.
- Ikastetxeen arteko lotura
- HMIP egiteko kontratazioa egitea. Gaur egun egiten ari diren pleguak,
etab.

Udala kontzientziatuta dago azpiegiturak sortu behar direla bai bizikletaren erabiltzaileak eta bai nezkoak modu seguruan eta erosoen ibili ahal izateko. Dena dela, urrunago ere joateko garaia da. Bada strong>Hiri Mugikortasun Iraunkorraren Plana (HMIP) sortzeko garaia; Plan horrek eragile guztiak izango ditu bere barruan eta Hondarribiko mugikortasun eta irisgarritasun beharren artean oreka sortuko du; gainera ingurumena babesten, gizartearen kohesioa eskuratzen eta garapen ekomikoa lortzen lagunduko du.

ZER DA HIRI MUGIKORTASUN IRAUNKORRAREN PLANA (HMIP)?


Udalerrian egon daitezkeen garraio motak modu eraginkorrean antolatzeko, ingurumena zaintzen duten garraioak sustatzeko eta motordun garraioak arrazionalizatzeko udalak duen tresna.

Horrelako planak idazterakoan hainbat alderdi kontuan hartzen dira: oinezkoen eta txirrindulariaren mugikortasuna, garraio publikoa, ibilgailu pribatua, zirkulazioaren antolamendua eta bide sarearen egitura, bide segurtasuna eta aparkalekua.

Era berean, plana garatzeko eman beharreko urratsak ondorengoak dira:

- Informazioa jasotzea, adibidez, udalerriko zenbait gunetan zenbaketak eginez.
- Diagnosia: Arazoak antzematea.
- Mugikortasuna hobetzeko ekintzak proposatzea.

MUGIKORTASUN-MAHAIA


Irailean Plan Orokorra onartu zen eta bertan jasota dago Hondarribian datozen 15-20 urteetan nolako mugikortasuna lortu nahi den, garraio publikoa nolakoa izatea nahi den etab. HMIP egiteko prozesua aberasteko, udalak ezinbestekotzat jo du gizartea aktibatzea, horretarako lan-talde bat sortuz. Honela, 2017ko abenduan Mugikortasuneko lehen mahaia bildu zen, mugikortasunaren inguruko errealitatea aztertu eta hobekuntza-proposamenak egin asmoz.

© Hondarribiko Udala 2010